GEOLOGIA

Azterlan geoteknikoak
Eraikuntzaren kode teknikoan (EKT) zehaztutako espezifikazio teknikoak betez, eta proiektu bakoitzaren behar teknikoak oinarri hartuta egiten dira.
Azterlanek barne hartzen dituzte eremuaren ezaugarri geologiko eta geoteknikoen definizioa, ezponden egonkortasunari buruzko kalkuluak, zimendatze-baldintzak, eta proiektatutako obrak egiteko gomendioak eta erantzunak.

Laguntza geoteknikoak obretan
Aholkularitza obran bertan, hondeaketak eta betelanak, lurrari eusteko lanak eta egituren zimenduak behar bezala egiteko.

Materialen karakterizazioa
Materialen berariazko azterketak, obrak gauzatzeko fase ezberdinetan berrerabilera ebaluatzeko.

Kartografia geologikoak
Nagusiki, errepideen trazadurarako, hornidura-saneamendu hoditerietarako, eta urbanizazioetarako proiektuen eta aurreproiektuen hasierako faseetarako egiten dira.
TOPOGRAFIA

Altxamendu topografikoak
Plano topografikoen eraketa, kartografiaren eguneratzea eta lursailen neurtzea.

Laser eskanerra
Xehetasunezko lan espezifikoak, luizietarako eta lur-labainketetarako, arkitektura edo ondare interesa duten fatxadetarako, eraikinen birgaitzetarako eta industria-pabiloien barrualderako.
